XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilargiko jauregia Lehendabiziko sorpresa folletin baten ezaugarri franko dituen nobela bat da Auster-en El Palacio de la Luna.

Ez da eskaintza txarra folletinaren keinuez, egituraz, konbentzio guztiez baliatuz nobela moderno bat eskaini nahi izatea.

Liburuaren lehendabiziko parteko bide atseginean, eltxorik ez aitarik ezagutu ez duen Marc Stanley Fogg umezurtza (Marco Polo, Livingstone aurkitu zuen Stanley eta Verne-ren Phileas Fogg, hiru izen esanguratsuak biltzen ditu pertsonaiaren izenak) gizonak lehendabiziko aldiz ilargia zapaltzen duen garaian gazte da.

Daukan familiarteko bakarra, osaba klarinetejolea, galduko du.

Gelditzen zaion dirua ondo administratuz ikasketak amaitzea lor dezakeela daki.

Eta lorpenaren ondoren, dirurik ez, etorkizunik ez, hondamendirako nahia. Purifikazioa.

Neska bat ezagutu du, Kitty Wu, Hark aterako du zulotik.

Honaino baleko.

Ondoren, berarekin zintzo jokatu dutenekin zintzo jokatu nahi eta lanean hasiko da.

Thomas Effing margolari elbarriaren morroi.

Honek bere istorioa kontatuko dio.

Ehun orrialde tinko pasatxo. Abentura sineskaitzak.

Eta ixtorioan halako garrantzia zeukala zirudien Kitty Wu? Haren arrastorik ez.

Marc Stanley Fogg bera ere bigarren plano batera pasa da. Entzule soil.

Thomas Effing izango da protagonista orrialde luzeetan zehar.

Kontakizunaren oihanetan galduta gelditu zaizkigu neska-mutila eta hauen arteko erlazioa.

Thomas Effing hiltzen denean, espero zitekeena: Kitty Wu berriro.

Iritsi gara hirugarren partera.

Pentsa dezakegu aurreko orrialdeak betelan izan direla (ehun orrialde, alabaina!) eta orain helduko diola Auster-ek inoiz oihanean galdu zitzaion hariari.

Baina bai zera! Effing-ek enkargu emango dio Marc Stanley Fogg-i noiz ezagutu ez zuen semea aurki dezan eta heredentzia politta semeari ematen diola gaztiga diezaion.

Aurkituko du halako batean Fogg-ek Solomon barber potzoloa, Effing-en semea.

Orain kiloek gainezka egiten dioten Solomon irakasle unibertsitarien ixtorioa jasan beharko dugu.

Kitty Wu eta Marc galdu egin zaizkigu berriro.

Haserretu egin bait dira.

Eta ezetz asmatu dekoratu txar bateko oihaneko amaieran zer dagoen?.

Asmagarri da, folletinari buelta eman nahi zitzaiola kontutan hartuz.

Effing-en semea Solomon-en seme da Marc Stanley Fogg.

Halaxe da, bai, ondo irakurri duzu!.